sábado, 26 de abril de 2008

EZTABAIDA TALDEA: DROGAK

Partehartzaileak:

1. Iker Hidalgo: moderatzailea
2. Iraitz Lazkano: drogen aldeko elkarkidea
3. Asier Arandia: drogen aldeko elkarkidea
4. Xabi Albizu: drogazale baten ama
5. Aitor Garagarza: gotzaia

Eztabaidaren inguruko komentarioa:

Drogen inguruko eztabaida entzun ondoren esan dezakegu orokorrean nahiko ondo egin zutela tokatu zitzaien papera interpretatzea.
Moderatzaileak ere ondo egin zuela esan beharra dago, gaiak azaltzerako orduan, hitza ematerakoan edota ordena jartzerakoan.
Hala eta guztiz ere esan behar da laginketa erabat sesgatuta zegoela. Bakarik bi polo kontrajarriak ikusi ziren: bata drogen aurkakoa eta bestea aldekoa, ez zegoen tarteko paperaren bat egiten zuena; pertsonaiak falta zirela esan daiteke: abokaturen bat, politikari bat besteak beste.
Baita ere ez zen argi geratu nire ustez drogen inguruko puntu inportante bat, zer den sustantzia bat alegia.
Honen inguruan, eta bukatzeko, eztabaidan drogen aisialdiren alorra baino ez zen eztabaidatu eta ezzen mentziorik egin drogen erabilpenari buruz gaixotasunak sendatzeko edota lan gogorretan forma onean irauteko erabiltzen dutenek.
Jorratutako gaietan sarturik, hauek izan ziren eztabaidatu zirenak:
- Adikzioa eta droga gauza berdina al dira?
- Droga ilegal guztiak saku berean sartu behar dira?
- Elkarteak zertarako daude, informatzeko edo kontsumoa handitzeko?
- Nortzuk dira drogen ilegalizazioaren erantzule?
-Legalizaizoa bai ala ez?

Gaien aurrean batik bat bi muturren arteko desadostasuna nabarmendu zen; bakarrik 2. eta 4. gaietan adostasun batera iritsi ziren alde ezberdinen artean.
Bertatik gauza interesgarriak atera ziren , hala nola, drogen arazorik garrantzitsuenetarikoa soziala dela, ez besterik. Baita ere drogen legalizazioaren aurrean azpimarratzekoa da drogen elkarkideek hauen naturalizazioarekin konformatzen zirela, hauen jarrera batik bat legeetan sinisten ez zutelako zen.
Amaitzeko eztabaidan drogen kontsumo erresponsable baten aldeko aldarrikapena egin zuten.

sábado, 19 de abril de 2008

DONOSTIAKO GIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIA


Zinemazaletasunak eta Bakearen Kultura ardatz duen lanak egin dute Donostia ezagun. Berez eta ezinbestean etorri zaio, bada, hauei biei hirugarren nortasun-ezaugarri nagusia, giza eskubideen defentsa eta aldarrikapena, gehitzea eta aurrekoekin bat egitea. Eta horrela sortu da Giza Eskubideen Zinemaldia, Donostiako Udalaren eta Alkatetzaren konpromiso irmoaz sortu eta urterik urte aurrera joanez aurten seigarren edizioa hiriko topaketa zinematografikorik behinenetako bat bilakaturik burutuko duena.


Apirilaren 18 eta 25 bitarte, Giza Eskubideen Zinemaldia herritar solidarioen topaleku eta eztabaida gune bihurtuko da. Egunotan, donostiarrek eta hirira hurbilduko zaizkigun guztiek eraikiko dute elkarrizketarako eta elkarri ikas-irakasteko esparru bat, mundu osoan milioika laguni eragiten dizkieten giza eskubideen urraketak salatzeko eta sentiberatasuna areagotzeko baliagarri izango zaiena.


Genero-berdintasunetik terrorismora, tartean ingurunea, haurren esplotazioa, gizakien trafikoa edo hizkuntza gutxituen egoera… Zinemaldiak errealitateok hobeto ezagutzeko aukera eskainiko die herritarrei, kausen eta irtenbideen gainean kontzientzia kritikoa areago dezaten.


Soziometroaren inkesta

Euskal Soziometroaren inkesta aztertu eta gero, orokorki esan dezakegu ematen diren emaitzak esperotakoak direla, ez dagoela sorpresarik esan daiteke. Gauzak berdin jarraitzen dute beraz.

Arlo sozialean, gizarteak gaur egun dituen arazoei dagokionean, espero bezala PPko sinpatizanteentzako izan ezik, hauentzako arazorik inportanteena terrorismoa baita, gainerako biztanleei gehien kezkatzen diena etxebizitza eta lan merkatua dira. Alegia, bere eguneroko bizitzan zuzenean eragiten dizkietenak.

EAE-ko eta Estatuaren egoerari dagokionean ere emaitzak logikoak direla esan dezakegu. EAE-ko egoera baloratzerakoan espero bezala EAJ, PSE eta EBko jarraitzaileak dira hobekien baloratzen dutenak. Kontrako jarrera azaltzen dute PP eta EHAK-koek.
Estatuko egoera baloratzerakoan, balorazioarik onena PP eta PSOE-koek ematen dute. Aldiz, baloraziorik txarrenak alderdi abertzaleek ematen dute EA, Aralar eta EHAK-koek.
Beraz, hemen emaitzak ere logikoak direla esan dezakegu. Bakoitzak bere etxerantz barreiatzen du.

Baina inkesta aztertzen kuriositate baten bat ere badago. EAJ-ren independentziari buruzko jarrera aztertzea bitxia da behintzat. EAJ proposamen gero eta moderatuagoa egiten ari den bitartean, inkestaren arabera alderdiko sinpatizante gehienak edo independentziaren alde daude (%32) edo posibilistak dira (%45).
Hori dela eta, ez dator bat alderdia eta hautesleria.
Honen antzekoa gertatzen zaio ere EB-ri. Bere sinpatizanteen %45a independentziaren aurrena posibilistak dira, eta guztiz aldedaudenak %24 dira. Datu hauek ere ez datozte bat EB-aren planteamenduarekin.

Adibideak:

1. Hierarkizazioa:

- Zure ustez, zeintzuk dira Euskadiko Komunitate Autonomoko hiru arazo nagusiak?

2. Termometroa:

- Oro har, 0-tik 10 puntutara doan eskala erabiliz, zeinetan o-ak gauzak oso gaizki doazela esan nahi duen, eta 10ak oso ongi doazela, zure ustez, nola doaz gauzak Euskadiko Komunitate autonomoan gaur egun?

martes, 1 de abril de 2008

ENPIRISMOA ETA NORMATIBISMOA (PRAKTIKA)

Testua irakurri ostean esan dezakegu enpirismoa eta normatibismoaren arteko diferentziak adierazten direla.Era horretara esan dezakegu enpirismoa objektibotasuna adierazten duen bitartean, normatibismoak ordea, subjektibotasuna adierazten duela, alegia, pentsatzea zer den hoberena.Galderei dagokionez, politika eta administrazio zientziek beharrezkoa dute elkarkidetza. Ikerketa prozesuan alderdi enpirikoa nagusitzen da (teorizazioa, hipotesiak, metodologia...) aldiz, ondorioak eta txostenak alderdi normatiboa behar dute.Bukatzeko, esan beharra dago beti enpirismoaren arauen bitartez jardutea ezinezkoa dela politika eta administrazio zientzietan, gizarte ikertzaileok gizartearen errealitatearen parte gara, beraz beti subjektibotasun puntu bat erantzungo diogu gure ikerketari.